10 arrazoi


1. Formulazio esklusiboa eta Repsolek patentatua, banaketa sare ofizialean dago soilik eskuragarri eta nekazaritzako fabrikatzaile nagusiek gomendatzen dute: John Deere, New Holland eta Kubota.

2. Moldakortasuna. Edozein motatako nekazaritzako makineriarako diseinatua, eta bereziki, azken belaunaldiko common rail injekzio sistema dutenetarako.. 

3. Korrosioaren aurkakoa. Makineriaren bizitza erabilgarria areagotzen du, korrosioaren aurka babesten baitu eta baldintza egokietan eusten baitio erregaiaren elikadura eta injekzio sistemari.

4. Erregaiaren egonkortasuna, partikula disolbaezinen sorrera murrizten duelako eta iragazkiak lohiz betetzea murrizten duelako, bereziki azken belaunaldiko ekipamenduen artean mikraje baxua dutenetan. 

5. Mantentze lanak. Makineriaren mantentze lanen kostua murrizten da, erregaiaren elikadura sistema babesten delako eta iragazkiak gutxiago betetzen direlako lohiz.

6. Oxidazioa. Erregaia oxidatzea saihesten du, gomak eta solidoak sortzea eragozten baitu gasolioan; horiek injektoreen funtzionamendu egokia kaltetuko lukete.

7. Errekuntza. Errekuntza optimizatzen du, eta makineriaren estreinaldiko prestazioei eusten die, hala nola potentziari eta kontsumoari. Hortaz, aurreztu egiten da..

8. Fidagarritasuna. Nekazaritzako makineria fidagarriagoa da, operazio denbora maximizatzen da eta gertakariak murrizten dira.. 

9. Biltegiratzea. Biltegiratzean errentagarritasuna ematen du, erregaiaren ezaugarriei eusten baitie, baita biltegiratze aldi luzeetan ere. Horri esker, erabilera malgutasun handiagoa eskaintzen du eta erregaiaren aurreikuspen eta berritze gastuak murrizten ditu.

10. Saiakuntzak. Erregai honekin estres termiko handiko nekazaritza makinerian egin dira saiakuntzak eta common rail motorizazioak dituzten uzta biltzeko makina aurreratuenetan testatu da.

Informazio gehiago izateko, sakatu hemen.