Webgunearen edukiei buruzko jabetza intelektualak.
Webgune hau osatzen duten elementu guztien eta webgunearen egituraren, diseinuaren eta iturburuaren lizentzia GetxoGaso SAUrena da, eta jabetza intelektualari eta industria jabetzari buruzko araudiak babesten ditu. Debekatuta dago webgune honetako edukiak osorik edo partzialki erreproduzitzea, bai eta horiek aldatzea edota banatzea ere, horien jatorria aipatu gabe edo aldez aurretik baimena eskatu gabe.
DPBLO (Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoa).
Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa eta 1720/2207 Errege Dekretuan ezarritakoa betez, GetxoGaso SAUk jakinarazten dizu helaraziko zaizkigun datu pertsonalak fitxategi automatizatuetan sartuko direla, horiek tratatzeko. Datu horiek jasotzearen eta tratatzearen xedea da zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzea, pertsonak aukeratzeko prozesuetan parte hartzea, komunikazio elektronikoak egitea edota estatistikak egitea. GetxoGaso SAUk hitzematen du helarazitako datu pertsonalen sekretua gordetzeko betebeharra beteko duela eta horiek isilpekotasunez eta ezkutuan tratatuko dituela, indarrean dagoen legediaren arabera. Xede horiek lortzeko, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu datuak baimenik gabe aldatzea, galtzea, tratatzea edo horietara sartzea saihesteko.
Cookieak
GetxoGaso SAU webguneak cookieak (informazio fitxategi txikiak, zerbitzariak orrira sartzen denaren ordenagailura bidaltzen dituenak) erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatzeko eta erabiltzaileak webgunea ondo ikusteko nahitaezkoa den heinean.
Loturak
Webgune honetako edukien loturek hirugarrenen webguneetako edukietara eraman dezakete. GetxoGaso SAUk ez du bere gain hartuko webgune horietan ager daitezkeen edukietatik, informazioetatik edo zerbitzuetatik eratorritako erantzukizunik; hain zuzen, horiek informatzeko soilik izango dira eta ez dute harremanik adierazten GetxoGaso SAUren eta eduki horien edo horiek dauden webguneen pertsona edo erakunde titularren artean.
Konfidentzialtasuna
GetxoGaso SAUra bidalitako datu edo informazio oro, horren formatua eta euskarria edozein delarik ere, konfidentzialtasunez eta ezkutuan tratatuko da. Estatuko Segurtasun Indarrek eta Taldeek informazio hori indarrean dagoen legediaren baldintza zorrotzetan eta legez ezarritako beste kasu guztietan eskatzen baldin badute soilik emango zaie, legeak agintzen duen moduan.