Repsol Blue+


Blue+ produktu berri bat da, eta Europan diesel kamioi eta autobus pisutsu askok behar dute, isurtzen dituzten gasen nitrogeno oxidoak ezabatzeko. Irtenbide garbia da eta ez da toxikoa. Segurtasunez maneiatu daiteke eta ez du ingurumena kaltetzen. Blue+ andel independente batean biltegiratzen da, diesel andelaren ondoan, baina ez zaio gehitzen diesel erregaiari.

2006ko urriaz geroztik, Europako kamioi eta autobus eraikitzaile gehienek Blue+ behar duten modeloak dituzte.

Blue+ produktuaren kalitatea faktore garrantzitsu bat da eta DIN 70070 arauaren bidez kontrolatzen da.


Zergatik erabili behar dut AdBlue?

Blue+ kutsadura kontrolatzeko sistema aurreratu batean erabiltzen da; sistema hori ihes hodian dago, eta erredukzio katalitiko selektibo (SCR) deitzen zaio. SCR sistemek Blue+ erreakzionarazten dute Nox gas kaltegarriekin ihes hodian, ura eta nitrogenoa sortzeko; azken horiek ez dute inolako kalterik eragiten. Nox nitrogeno oxido gasen laburdura da; hain zuzen, gas horiek diesel motorren errekuntza prozesuan sortzen dira eta kutsadura atmosferikoaren osagai nagusietako bat dira.

Garrantzitsua da bermatzea Blue+ kantitate egokia dugula beti andelean. SCR sistema duen kamioi edo autobus bat Blue e+ gabe erabiltzen bada, SCR ekipamendu sofistikatua kaltetzeko arriskua dago, bai eta isuriek legezko betebeharrak ez betetzekoa ere.