Repsol Diesel e+ (A Gasolioa)
Repsol Diesel e+ erregaiak zure ibilgailua zaintzen du
Ezaugarriak
Produktuak berritzeko eta horien kalitatea pixkana areagotzeko politikaren baitan, Repsolek Repsol Diesel e+ sortu du, jarduera profesionaletarako ibilgailuetarako erregai egokia. Badakigu zure ibilgailua dela garrantzitsuena, eta horregatik, harentzako erregairik onena egiten dugu.
Repsol Diesel e+ A motako gasolio bat da, eta haren ezaugarri nagusia da motorra babesten duela eta motorraren bizitza luzatzen duela. Repsol Diesel e+ gasolioaren ezaugarri nagusia da, besteak beste, elikadura eta injekcion sistema babestea zikinkerien kontra; zikinkeria horiek potentzia, erregai kontsumoa eta isurikutsatzailek kaltetu baititzakete.
Repsol Diesel e+, instalazioari lehen egunean bezala eusten dio
Diesel e+ erregaiaren detergente ezaugarri bikainaz gain, hondakin karbonosoen agerpena kontrolatzen du, bai eta urraketak egin ditzaketen partikulen barreiadura ere; hartara, ihinztapena egokia izateko aukera eskaintzen du eta motor fabrikatzaileak zehaztutako erregaiaren entrega bermatzen du. Beraz, injekzioan eta errekuntzan kalitatea egokia izateko aukera ematen du.
Laburbilduz, Repsol Diesel e+ erregaiaren kalitate handiak honako ezaugarri hauek ditu oinarri:
- Detergente ezaugarri bakarrak,
- Korrosioaren aurkako formula espezifikoa,
- Aparraren aurkako molekulak,
- Zetano kopuru egokia,
- Metalak indargabetzeko sistema,
- sufre maila
Kalitate ziurtagiria
Gainera, Repsolek segurtasunarekin, ingurumenarekin eta kalitatearekin duen konpromisoa dela eta, Ingurumenaren Kudeaketa Sistemako ISO 14001:2004 ziurtagiria eta Kalitatearen Kudeaketa Sistemako ISO 9001:2008 ziurtagiria ditugu. Horiek kontsultatu ditzakezu ziurtagirien bilatzailera joanda.
Onurak
Repsol Diesel e+, erregai berrien eta berrikuntzaren abangoardian dago eta honako onura hauek ditu:
- Erregaiaren zirkuituaren injekzio sistemak gehiago irauten du, korrosioaren aurkako formula espezifikoari esker.
- Prestazioei denbora gehiagoz eusten die, bere formula esklusiboari esker.
- Isuri kutsatzaileen maila baxua du, sufre maila baxua izateari esker.
- Gidaze leunagoa eta isilagoa.
- Hobeto abiaraztea hotzean.
- Depositua azkarrago betetzea, modu osoagoan eta zipriztinik gabe.
Azpimarratu behar da Diesel e+ erregaiak BOEn argitaratutako indarrean dagoen araudiak eskatutako espezifikazionak gainditzen dituela.